Zeri kantatzen diogu eta nondik 2024-03-20

Bertsolamintzako hitzaldiak Itsasun, Iruñean eta Amasa-Villabonan

Bertsolamintzako hitzaldiak Itsasun, Iruñean eta Amasa-Villabonan
Larunbatean hitzaldi guztiak entzuteko aukera izango da Amasa-Villabonan.

Aurreko astean hasita, Bertsolamintzako jardunaldietako saioak izango dira gaurtik larunbatera bitartean Itsasun, Iruñean eta Amasa-Villabonan.

Gaur Itsasun izango da hitzordua, 18:00etan Sanoki gelan. Bertsolaritza Ideologikoki lerraturik dago? galderaren ingurua hitz egingo du Oihana Aranak.

Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? Gai horren bueltan ariko dira Maialen Akizu eta Ainhoa Urien, Battit Crouspeyrek gidatuta.

Ostegunean Iruñean da hitzordua, Laban, 18:00etan. Gai-jartzail autorea gaiaren inguruan ariko dira Julio Soto eta Imanol Artola.

Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan, gaien eta ideologiaren lanketa izango dute gaitza Odei Barrosok, Unai Iturriagak, Sarai Roblesek, Aitor Salegik eta Oihane Pereak. Saioa Alkaiza ariko da gidari lanetan.

Larunbatean, Amasa-Villabonan hitzaldi guztiak
Bertsolamintzako hitzaldi guztiak larunbatean Amasa-Villabonan izango dira entzungai. Ondoren, bertso bazkaria izango da Beharzana elkartean, Sustrai Colina eta Miren Artetxe bertsolariekin, Eli Pagolak gaiak jarrita. Sarrerak eskuragarri www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia