Finala apirilaren 12an 2024-03-26

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita
Kattalin Arabolaza, June Aiestaran, Sustrai Goenaga, Danel Etxeberria, Joanes Azpillaga eta Egiar Otegi. Apirilaren 12an jokatuko da finala Itziarren.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketeako sei finalistak erabakita gelditu dira aurreko ostiralean azken kanporaketa jokatuta. Lau kanporaketa jokatu dira eta bakoitzeko irabazleak zein bi puntuazio altuenak osatu dute seikoa. Kattalin Arabolaza (Xenpelar), June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta Egiar Otegi (Xenpelar). Iaz seitik bost Harituz bertso-eskolakoak izan ziren. Aurten, lau bertso-eskoletako kideak ariko dira finalean.

Finala apirilaren 12an izango da, Itziarren, Lastur auzoan, afalondoan. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Asteburu pasa
Bertsolari gazteek asteburu pasa geratzeko aukera izango dute Lasturren bertan. Horretarako izena eman behar da ondorengo loturan:

https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/lasturizenematea2024/view

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza