Larunbatean jokatu zen Gabirian Osinalde Elkartean 2024-04-08

Aner Euzkitzek irabazi du 52. Osinalde Saria

Aner Euzkitzek irabazi du 52. Osinalde Saria
Aitor Tatiegik lortu zituen publikoaren eta bertso onenaren sariak.

Aner Euzkitzek irabazi du 52. Osinalde Saria, bere hirugarren eta azken parte hartzean. Aurretik bi aldiz izan da bigarren eta larunbatean borobildu zuen Osinaldeko bere ibilia. Bigarren Aitor Tatiegi gelditu zen. Berak lortu zituen publikoaren saria eta bertso onenaren saria. Hirugarren Eki Mateorena gelditu zen; laugarren, Maddi Aiestaran; bosgarren Bittor Altube eta seigarren Aitor Ugarte.


Maila handiko finala eskaini zuten sei bertsolari gazteek eta saioan zehar seiek utzi zituzten bertso dotoreak.

Larunbat gauean jokatu zen Osinalde Sariko finala Gabirian 140 lagun inguru bilduta, Ane Etxezarretak aurkeztuta. Epaile lanetan, Lurdes Murua, Aratz Igartzabal, Eresti Oiarbide, Asier Iriondo eta Asier Ibaigarriaga aritu ziren. Orotara, 18 bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan ere eta hiru kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik Zaldibian, Aztirian eta Ordizian.

Bertsoa.eus ere Osinalden izan zen eta protagonisten hitzak eta finaleko bertsoak bildu zituen.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu