ALBEren egoitzan 2009-10-27

Dezimari buruzko ikastaroa izango da gaur Algortan

Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emango ditu azalpenak. Iluntzeko 20etan hasiko da hitzaldia.
 Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE), dezimari buruzko ikastaroa antolatu du gaurko, ALBEren egoitzan, iluntzeko 20etan.

 Dezima Iberoamerikako inprobisazioaren estrofa nagusia da. Horren inguruko azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emango ditu, gaztelaniaz. Wilson Saliwonczyk lehen ere izana da Euskal Herrian. 2007an saio bat egin zuen Paya anaiekin batera Piper`s tabernan. Gainera, 2008an Paya anaiek bira bat egin zuten Uruguay, Brasil eta Argentinan barrena, Maialen Lujanbiorekin batera. Bidaia hartan Saliwonczyk izan zuten gidari.

 Ikastaroan zazpi aztergai nagusi landuko dira:

  -Dezima zerotik hasita: estrofaren eskema eta sorkuntza-teknikak.
  -Dezimaren barne azterketa: estrofen barneko antolaketa eta funtzionamendua.
  -Errima: pizgarri bihurtutako traba.
  -Aldez aurreko estrategia eskematikoak: oroimen librea eta oroimen lotua.
  -Inspirazioaren motorrak: piztu ezin direnak eta itzali ezin direnak.
  -Inprobisazioa, etenik gabeko lapsusa: "bururatzen zaidan lehen gauza" vs "autozentsura etengabea".
  -Gogoa, beldurra, norberaren segurtasuna, lan ideologikoa.

 Argibide gehiago nahi izanez gero sartu hemen. Bestela, deitu telefono honetara: 605 704 385. Honako helbide elektroniko honetara ere idatzi daiteke: albegetxo@gmail.com

Albiste gehiago

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena