Irantzu Idoate Funosas - Hernandorena sariketako irabazlea 2024-05-13

«Atera dira saio batzuk hurrengo hilabeteetan»

Idoate gustura sentitu zen bertsotan Senpereko finalean. Otsailean Abra Saria irabazi zuen.

Irantzu Idoate Funosas bertsolariak beste txapel bat bildu du gazte sariketetan, aurtengo bigarrena. Maila oneko saioa joan den Hernandorena Sariketako finala eta saio ondoren Bertsoa.eus-i aitortu dionez gustura aritu zen bertsotan. Bertsolarien arteko talde giroa eta publikoaren berotasuna ere azpimarratu zituen Idoatek. Sariketa askotan ohi bezala puntutan estu izan ziren gauzak Hernandorenan ere, bai buruz bururakora nor pasako eta baita txapelerako ere.

Hazparneko bertsolariak eskertu zuen hainbat sariketetan parte hartzeko aukera eskaini izana. Bestelako saio batzuk probatzen ere hasia da eta aipatu zuen datozen hilabeteetarako aukera berriak ere agertzen hasi zaizkiola.

Entzun Irantzu Idoateren saio ondoko adierazpenak Bertsoan.

Bihartik aurrera finaleko bertso hautaketa sarean izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat