Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17
Jon Agirresarobe Lopetegi Torrotxo (Orio, 1983) dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Bertsolaritzan bete-beteko ibilbidea du Torrotxok eremu askotan: bertsolari eta Orioko bertso-eskolako kide, eta Bertsozale Elkarteko ardura postuetan bide luzea egina, sustapen eragile zein koordinazio lanetan. Badaki zerbait lau Txapelketa Nagusiko antolakuntzaren kargaren berri. Egun, kultur dinamitzaile dabil Orion.
Jon Agirresarobek bere bertsolaritza bidearen lekukotza utzi du Bertsoa.eus-en: etxeko giroa, ikastolako hastapenak, bertso eskola, Bertsozale Elkartean egindako 14 urteko bidea eta gaur egun nola bizi duen bertsoa. Plazatik berak nahi baino urrutiago dabil plazatik oriotarra. Torrotxok badu berreskuratu nahiko lukeen beste zerbait ere: astean behin lagunartean bildu eta bertsotan egitea. Bere hitzetan horixe izan da bertsolaritzak orain arte eman dion gauzarik ederrena. Eta jardun hori bertso eskolatik kanpo galtzen ari ote den irudipena du Torrotxok. Entzun bere lekukotza.
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu