Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009-10-26

Osatuta dago finalerdietako lehenengo itzulia

Azaroaren 7an jokatuko da lehendabiziko saioa Bergaran. Azkenekoa Hendaian izango da, azaroaren 15ean.
 Joan zen larunbatean bukatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo fasea. Finalaurrekoak hasiko dira orain. Bi itzulitara jokatuko dira finalerdiak. Lehendabiziko itzulian 24 bertsolari ariko dira kantuan. Honela gelditu dira saioak:

 AZAROAREN 7a, LARUNBATA
 Bergarako Udal Pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan
   Aitor Mendiluze
   Maialen Lujanbio
   Etxahun Lekue
   Beñat Gaztelumendi
   Fredi Paia
   Jon Martin

 AZAROAREN 8a, IGANDEA
 Gasteizko Europa pabilioian, arratsaldeko 17:30etan
   Unai Iturriaga
   Miren Amuriza
   Iñaki Zelaia
   Arkaitz Estiballes
   Xabi Paia
   Maddalen Arzallus

 AZAROAREN 14a, LARUNBATA
 Tolosako Usabal kiroldegian, arratsaldeko 17:30etan
   Igor Elortza
   Sustrai Colina
   Iker Zubeldia
   Uxue Alberdi
   Iñaki Gurrutxaga
   Ainhoa Agirreazaldegi

 AZAROAREN 15a, IGANDEA
 Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan
   Amets Arzallus
   Jon Maia
   Jone Uria
   Aitor Sarriegi
   Julio Soto
   Onintza Enbeita

 Lehenengo fase honetatik 18 bertsolari sailkatuko dira bigarrenera. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da, eta gainerakoak puntuazioaren arabera. Honako saio hauek izango dira fase honetan:

 AZAROAREN 21a, LARUNBATA
 Gernikako Jai-Alai pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan
   Tolosako 1goa
   Gasteizko 1goa
   Puntuazioz 5.a
   Puntuazioz 8.a
   Puntuazioz 11.a
   Puntuazioz 14.a

 AZAROAREN 22a, IGANDEA
 Iruñeako Anaitasuna pabilioian, arratsaldeko 17:30etan
   Hendaiako 1goa
   Puntuazioz 1goa
   Puntuazioz 3.a
   Puntuazioz 6.a
   Puntuazioz 9.a
   Puntuazioz 12.a

 AZAROAREN 29a, IGANDEA
 Donostiako Antonio Elortza Belodromoan, arratsaldeko 17:30etan
   Bergarako 1goa
   Puntuazioz 2.a
   Puntuazioz 4.a
   Puntuazioz 7.a
   Puntuazioz 10.a
   Puntuazioz 13.a

 Saio hauetatik puntuazioz 7 bertsolari sailkatuko dira finalera. Abenduaren 13an izango da, Barakaldoko BEc aretoan. Han, Andoni Egaña izango dute zain.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri