Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bidegurutzean jarraitzen dugu
Emun kooperatibak eta Bertsozale elkarteak elkarlanean ondutako bideopodcastaren lehen hiru aleak ikusgai daude. Bertsogintzako eragile bat kulturgintzako beste batekin gogoetan jartzen duen bideopodcasta da Bidegurutzean. Lehiaren inguruko gogoetak, kolektibotasunaren inguruakoak eta, artearen bidez, gizartean eragitearen ingurukoak jaso ditugu, besteak beste.

Bertsoa.eus-eko Podcasten atalean aurkituko duzue Bidegurutzean, beste hainbat podcast aukerarekin batera. Onintza Legorburu Larreak gidatzen duen saioa da eta bi sortzaile izaten editu gonbidatu atal bakoitzean.  Orain arteko hiru ataletan solasean aritu dira Unai Iturriaga eta Oier Zuñiga, Peru Abarrategi eta Maria Oses, eta Maite Berriozabal eta Ines Osigana. "Lehia bai, lehia ez" hori izan zuten lehen ataleko gaia Iturriagak eta Zuñigak. "Bertsoa eta idazketa, banakako ariketa?" galdera horri erantzuten saiatu ziren Abarrategi eta Oses bigarrenean. Hirugarrenean aldiz "kantatzen eta kontatzen" izenekoan arteak kontatzeaz haratago, gizartean eragin behar ote duen izan dute hizpide nagusi Berriozabalek eta Osinagak. 
Hamabostero atal bat argitaratzen dugu, urriaren 29an topo egingo dugu hurrengo Bidegurutzean.