Bertso sariketak 2026-10-19

Beñat Gaztelumendi II. Bilintx sariko txapeldun

Beñat Gaztelumendi II. Bilintx sariko txapeldun
140 bertsozale batu ziren ostiralean San Telmon finalaz gozatzeko. Bilboko Bertso Errondan berriz, erabaki da finala.

Donostiarekin lotura duten bertsolari zuzenduta, bigarren urtez egin da Bilintx saria. Beñat Gaztelumendia Arandia añorgarrak irabazi du sariketa, Euskal Herriko bertsolari txapelketara begira bertso maila onean dagoela frogatuz. Manex Mujika izan da bigarren eta ondoren sailkatu dira Oier Etxeberria, Peru Aiartza, Unai Gaztelumendi eta Egiar Otegi. Donostiako bertso mugimenduan egin izan duen lana aitortuz, Joxe Mari Altunak jarri zion txapela Gaztelumendiri. Antolakuntzak eskerrak eman nahi izan dizkie bertaratutako guztiei.

Bertso Erronda, finalaren zain
Bien bitartean, Bertso Erronda heldu da finalera. Bilbo inguruko bertsolari gazteei eta Bilbon unibertsitatean ikasten dutenei zuzendutako sariketa urtebeteko etenaren ostean indartsu itzuli da Erronda kalera. Lau tabernatan saio bana egin ostean, finala ostegun honetan egingo da 7Katu gatu gaztetxean 19:30etan. Zortzi bertsolari hauek iritsi dira finalera: Haira Aizpurua, Joseba Ortuzar, Ixone Asategi, June Diaz, Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Maider Altuna eta Irune Basagoiti. Bertsoak, mozorroak eta umore ona ziurtatuta daude osteguneko finalean.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu