Larunbat honetan ospatuko dute 2009-10-27

Iruñerriko bertso-eskolak bi urte bete ditu

Iruñerriko bertsozaleen bilgune izateko sortu zen. Ospatzeko, bertso-poteoa eta bertso-bazkaria egingo dituzte Iruñean.
 Bi urte beteko dira aurten Iruñerriko bertso-eskola sortu zenetik. Iruñerriko bertsozaleen bilgune izateko sortu zuten bertso-eskola, eta ordutik hainbat ekimen burutu dituzte.

 Hori ospatzeko, bertso-eskolaren eguna egingo dute larunbatean Iruñean. Eguerdiko 13etan hasiko da festa, bertso-poteo batekin. Iruñeko Alde Zaharrean egingo da poteoa, Mercaderes plazako Iruñazarra tabernatik abiatuta. Ondoren, 14:30etan hasita, bertso-bazkaria egingo dute Arrano Elkartean. Julen Zelaieta eta Iker Zubeldiak kantatuko dute bertan. Bazkarirako txartelak Iruñazarra, Karrakiri eta Nafarroako Bertsozale Elkartean daude salgai, 20 eurotan.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta