Larunbatean jokatu zen Itsasun 2024-06-03

Haira Aizpuruak bosgarren txapelarekin agurtu du Iparraldeko Eskolartekoa

Haira Aizpuruak bosgarren txapelarekin agurtu du Iparraldeko Eskolartekoa
Nahia Etcheverry gelditu zen bigarren eta Unax Aizpurua hirugarren. Lapurditik Aizpurua Ibargarai anaia-arrebak sailkatu dira Euskal Herrirako. Baxenabarretik, Nahia Etcheverry Lopepe.

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Gazte Xilaba, Iparraldeko Eskolartekoa, bosgarrenez jarraian, bere azken parte hartzean. Sanoki gelan jendez mukuru zela jokatu zen larunbatean Gazte Xilabaren finala. Bertsotan: Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haira Aizpuru, Unax Aizpuru, Haize Lekuona eta Nahia Etcheverry, Xan Alkhatek gaiak emanda. Epaile lanetan, Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Maialen Berra.

June Elizondo San Sebastianek jantzi zion txapela bertsolari saratarrari, bertso eskoletako ordezkari bezala. Bigarren, Nahia Etcheverry gelditu zen, bere lehen parte hartzean eta baxenabartarra ere Euskal Herriko finalean izango da. Hirugarren Unax Aizpurua sailkatu zen eta bera ere Euskal Herrikoan izango da, Lapurdiko bigarren ordezkari gisa. Haira Aizpuruak ez ezik, Haize Lekuonak ere agur esan zion Eskolartekoari.




Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu