'Emakumeen haria' jaialdia Amasa-Villabonan 2024-06-12

Puntada finak 'Emakumeen haria' ekialdian

Puntada finak 'Emakumeen haria' ekialdian
Subijana Etxeko ohial fabrikan aritu ziren emakumeen bizimoduari lotutako gaiak izan ziren ardatz, garaian kokatuta zein gaur egunera ekarrita. Ibarzabal, Iguaran eta Martin aritu ziren kantari, Agirrek gaiak jarrita. Historiako emakume bertsolarien bertsoak ere kantatu ziren jaialdian.

Bertso puntada finek josi zuten Emakumeen haria bertso jaialdia, bertara bildu zen publikoaren gozamenerako. Amaia Agirrek gidatuta, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin aritu ziren kantuan bat-batean. Bertso historikoak Naiara Arreseigor eta Jexux Mari Irazuk kantatu zituzten, Maider Iñurritak musikaz lagunduta. Subijana Etxeko ohial fabrikan aritu ziren emakumeen bizimoduari lotutako gaiak izan ziren ardatz, garaian kokatuta zein gaur egunera ekarrita.



Aurretik, Subijana Etxean ekitaldia egin zen ohial fabrika zenean lanean aritu ziren emakumeak protagonista zirela. Jaialdiaren aurretik, Izaro Lizarraga eta Arantxa Orbegozok egindako horma irudia aurkeztu zuten eta Maialen Lujanbiok irudi horretarako sortutako bertsoa kantatu zuen Amaia Agirrek, Maider Iñurritak musikaz lagunduta.


Datozen egunetan, ekitaldiko bertso hautaketa zabala eskainiko du Bertsoa.eus-ek.

 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu