Jon Enbeitak diskoa aurkeztuko du 2009-10-29

Laudioko saioa botako du Hitzetik Hortzerak

Horrez gain, Aulestin Hitzaren alde egin zen jaialdia eta Errenterian Xenpelarri egindako omenaldia ere emango dituzte.
 Aste honetan ere txapelketak garrantzi handia izango du Hitzetik Hortzeran. Joan zen larunbatean Laudion jokatu zen azkeneko kanporaketa, eta saio horri tartea eskainiko diote. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Miren Amuriza
 2.- Fredi Paia
 3.- Jon Martin
 4.- Onintza Enbeita
 5.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 6.- Iñigo Izagirre

 Igandean, berriz, Aulestin bertso-saioa egin zuten Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren alde. Saio hori ere emango dute aste honetako programan. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Igor Elortza
 Iratxe Ibarra
 Unai Iturriaga
 Maialen Lujanbio
 Iker Zubeldia
 Miren Amuriza

 Joan zen astean Errenterian Xenpelarri omenaldia egin zioten bertso-eskolako kideek, eta horren berri ere emango du Hitzetik Hortzerak.

 Bestalde, Jon Enbeita erredakzioan izango da. Urte hasieran aurkeztu zuen "Hainbeste, hain gitxi" izeneko diskoa, eta hori aurkeztuko du. Gainera, programan bertan abesti batzuk kantatuko ditu.

 Azkenik, erreportaje berezi bat ere izango da ikusgai: Alemaniako telebista batek bertsolari bizkaitarrei buruz egindakoa.

 Astero bezala, bi egunetan ikusi ahal izango da programa: gaur, gaueko 22etatik aurrera, ETB3n, eta larunbatean, eguerdiko 13etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu