Bertsoaroaren barruan 2009-10-29

Bertso-saioa izango da gaur Iruñean

Saioa Alkaitza, Xabier Silveira, Xalbador Madariaga, Bittor Elizagoien, Manolo Arozena eta Julen Zelaieta ariko dira kantuan. Saioa Mikel Taberna eta Alaitz Rekondok aurkeztuko dute.
 Egun hauetan Bertsoaroa ospatzen ari dira Iruñean. Gaur bertso-saioa izango da, Gurutze Plazako Institutuko aretoan, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Saioa Alkaitza
 Xabier Silveira
 Xalbador Madariaga
 Bittor Elizagoien
 Manolo Arozena
 Julen Zelaieta

 Gaiak jartzen Mikel Taberna eta Alaitz Rekondo jardungo dira.

 Gaurko saioa berezia izango da. Aurten 25 urte bete ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, eta urteurren hori ospatzeko antolatu dute saioa.

 Behin gaurkoa pasata, honako ekitaldi hauek izango ditu bertsoaroak:

 AZAROAREN 3a, ASTEARTEA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Suzko Lilia
  Hedoi Etxartek eta Andoni Ercillak poesia errezitaldia egingo dute, Hedoi Etxarteren liburuan oinarrituta.

 AZAROAREN 5a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Julio Soto
  Erika Lagoma
  Andoni Egaña
  Igor Elortza
  Amets Arzallus
  Maialen Lujanbio

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu