Maialen Lujanbioren emanaldi berria 2024-06-21

rr_6_ erre(AH)ala: buztina lokatzari buruz eta zerbait gehiago

rr_6_ erre(AH)ala: buztina lokatzari buruz eta zerbait gehiago
Bertsoa eta hitzaren bueltan ondutako hainbat gogoeta piezak osatzen dute emanaldia. Ostiralean Bergaran eskaini zuen Kartzela Zaharrean. Lekeition eta Usurbilen datozen emanaldiak.

rr_6_ erre(AH)ala lan berria ondu du Maialen Lujanbiok eta Bergarako Kartzela Zaharrean eskaini zuen atzo. 'rr 5# marrak. Garaiaren erradiografia mugitu bat emanaldiaren haritik doa baina pieza artistiko berriak dakartza, emanaldi bakoitzaren arabera moldatzen eta konbinatzen dituen piezak. Artearen esentzia, funtzioa eta egungo gizartearen eta munduaren zenbait ardatzen inguruko gogoeta artistikoa egiten du Lujanbio, bertso, hitz lau, mugimendu, soinu eta irudiekin jantzia eta performatua.

Bergarako Gaztetxea erabat bete zen eta gogoz eskertu zuen Lujanbioren lana.



Ekainaren 26an Lekeition, eta uztailaren 18an Usurbilen
Ekainaren 9an eman zuen lehena Elizondon eta ekainaren 26an izango da hurrengoa Lekeition, Azkue Aretoan, 20:00etan. Uztailaren 18a, Usurbilen izango da oraingoz iragarri duen azkena, Aginagako Eliza zaharrean 19:30etan. Udazkenean jarraitzeko aukera zabalik utzi du Lujanbiok.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza