"Elkartasunez Tour" ekimenaren barruan 2009-10-29

Gasteizen saio berezia egingo dute gaur

Florida Kultur Etxean izango da, iluntzeko 20etan. Uxue Albedi eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Beraiekin batera Muhammad Zoabi eta Ahmad Naamnah inprobisatzaile palestinarrak ariko dira.
 Askapenak "Elkartasunez Tour" ekimena jarri du martxan. Bira honetan artista euskaldunak eta palestinarrak batera ariko dira.

 Gaur Gasteizen saio bat izango da, iluntzeko 20etan, Florida Kultur Etxean. Uxue Alberdi eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Beraiekin batera Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi inprobisatzaile palestinarrak jardungo dira.

 Palestinarrek "Zajal" deitzen diote inprobisazio horri, "Usoaren kanta" arabieraz. Hainbat herrialde arabiarretan egiten da inprobisazio mota hau (Libanon, Jordanian, Palestinan...).

 Jordanian eta Palestinan ezkontzetan aritu ohi dira zajjalistak, bertaratzen direnei ongietorria emanez. Dena den, botereari gustatzen ez zaizkion mezuak eman ohi dituzte, eta zenbait inprobisatzaile atxilotu izan dituzte.

 Libanon esparru politikoetan zabalpen handiagoa izan du inprobisazio mota honek. Gaur egun ezagunak dira Hezbollah-k antolatutako Zajal jaialdi handiak.

 Libano eta Palestinako zajjalistek jaialdi ezagunak egiten zituzten lehen. Baina, Israelen okupazioa gauzatu zenetik ez da halako jaialdirik egin bertan. Gaur egun ahaleginak egiten ari dira antzeko emanaldiak antolatzeko, eta orain dela gutxi Italian egin zuten.

 Palestinan Alhettini, Alrinaui eta Ouni Sbet izan ziren zajalista ezagunenak. Gaur egun, berriz, Alasadi Sood, Ramimm eta gaur Gasteizen izango den Muhammad Zoubi dira ospetsuenak.

 Gaiei dagokienez, era askotakoak landu ohi dituzte, baina beti ere debate moduan, hau da, zajalista bakoitzak alde bat defendatuz: odola (indarra) tintaren (kultura) kontra; beloaren alde eta kontra...

 Gaurkoaz gain beste hainbat emanaldi antolatu ditu Askapenak:

 URRIAREN 30ean Aizarnazabalen:
 Bertso-pilota
  Jexux Mari Irazu
  Sustrai Colina
  Ahmad Nanmanah
  Muhammad Zoabi

 URRIAREN 31n Bilboko Kukutza Gaztetxean
 Kontzertua
  Txuma Murugarren
  Fredi Paia (trikitixarekin)
  Basel Zayed

 Urriaren 31n Pausuko Xaia tabernan
 Bertso-afaria
  Amets Arzallus
  Miren Artetxe
  Ahmad Nanmanah
  Muhammad Zoabi

 AZAROAREN 1ean Ondarroako Kafe Antzokian
 Bertso-saioa
  Igor Elortza
  Fredi Paia
  Ahmad Nanmanah
  Muhammad Zoabi

 AZAROAREN 6an Zestoan
 Bertso-afaria eta kontzertua
  Jokin Uranga
  Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
  Basel Zayed 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra