Zutabea 2024-07-01

"Bertsolaritzaren mirakulua haria da: horren mehea, horren hauskorra, belaunaldiz belaunaldi transmititutako bizkarrezur biguna, baina gai dena mota askotariko jantzien ardatza izateko"

"Bertsolaritzaren mirakulua haria da: horren mehea, horren hauskorra, belaunaldiz belaunaldi transmititutako bizkarrezur biguna, baina gai dena mota askotariko jantzien ardatza izateko"

Jon Etxebarria Txontxe

Bertsolaritza, orobat, kanpotik eta entzule bezala bizi izan dut, zeren hogeita hamar urteak pasatuta hasi nintzen bertso-eskolen dinamikan. Baina argi daukat euskararen biziraupena mirakulutzat hartu den bezala, bertsolaritzarena mirakulu handiagoa dela. Izan ere, bertsolaritzak eutsi ez ezik, garatzea eta areagotzea ere lortu du, euskararen erabilerak ez bezala. Horrela, bertsolaritzaren mirakulua haria beraren mirakulua da, horren mehea, horren hauskorra, belaunaldiz belaunaldi transmititutako bizkarrezur biguna, baina gai dena mota askotariko jantzien ardatza izateko. Bertsoak josteko haria ez da eten, osasuntsu dago bertsolaritza, kuantitatiboki eta kualitatiboki, baina aurrekoari eutsiz etengabe eguneratu beharra du bere testuingurua den euskal komunitatea arriskuan baitago.

Hortaz, arbasoen firuari eutsi behar diogu bertsoaren haria hautsi ez dadin. Alde batetik,  ezin da orratza kamustu, jarrera kritikoagoak behar dira, nahiz eta batzuetan mina eragin diezaguketen. Bestaldetik, oihal anitzak erabiltzea ezinbestekoa da. Bide horretan, gai lokaztuagoak plazaratzeak eta bertsolarien perfilak desberdinagoak izateak ere lagunduko lukete.

Azkenik, gaur egungo bertsolaritzak oreka beharko luke transmisio formala, ez-formala eta informalaren hirukian. Eta, bereziki, bertsolaritzaren oinarri izan zen bertso ikaskuntza informalak behar du arreta, bertsolaritza  gizarte kapitalista honen kontsumitzeko beste ikuskizun pasibo bat bihur ez dadin. Gauzak horretara, orratz zorrotzak eta gutxienez beste batekin ikasitako puntada egokiak dira gakoa bertso eremuen arteko oreka josten jarrai dezagun, goi mailako Balentziaga jostunen, jantziei konponketak egiteko jostunen edota aisialdian urratutako arropetan jositako petatxe jostunen artean.

Joanes Igeregi bertso jostuna, zergatik jarraitu edo ikasi beharko genuke bertsoak josten helduaroan?

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran