Larunbatean izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan 2009-11-03

Bergararako sarrerak agortu egin dira interneten

Labegaraieta kiroldegiko leihatilan 250 sarrera jarriko dira salgai, larunbatean, arratsaldeko 16etatik aurrera.
 Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa, Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze
 Etxahun Lekue
 Beñat Gaztelumendi
 Fredi Paia
 Jon Martin

 Interneten salgai jarritako sarrerak agortu egin dira jada. Dena den, larunbatean bertan 250 sarrera jarriko dira salgai kiroldegiko leihatilan, arratsaldeko 16etatik aurrera.

 Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak oraindik ere erosi daitezkeinterneten, eta baita finalekoak ere. Hauek izango dira datozen saioak:

 AZAROAREN 8a, IGANDEA
 Gasteizko Europa Pabilioian:
  Unai Iturriaga
  Xabi Paia
  Iñaki Zelaia
  Miren Amuriza
  Maddalen Arzallus
  Arkaitz Estiballes
   Aurkezlea: Saroi Jauregi

 AZAROAREN 14a, LARUNBATA
 Tolosako Usabal Kiroldegian
  Igor Elortza
  Sustrai Colina
  Iker Zubeldia
  Uxue Alberdi
  Iñaki Gurrutxaga
  Ainhoa Agirreazaldegi
   Aurkezlea: Inazio Usarralde

 AZAROAREN 15a, IGANDEA
 Hendaiako Beltzenia pilotalekuan
  Amets Arzallus
  Jon Maia
  Jone Uria
  Aitor Sarriegi
  Julio Soto
  Onintza Enbeita
   Aurkezlea: Zuriñe Iarritu

 Lau saio hauetatik 18 bertsolari sailkatuko dira bigarren itzulira. Honako saio hauek izango dira bertan:

 AZAROAREN 21a, LARUNBATA
 Gernikako Jai-Alai pilotalekuan
  Tolosako 1goa
  Gasteizko 1goa
  Puntuazioz 5.a
  Puntuazioz 8.a
  Puntuazioz 11.a
  Puntuazioz 14.a
   Aurkezlea: Bernardo Mandaluniz

 AZAROAREN 22a, IGANDEA
 Iruñeako Anaitasuna Pabilioian
  Hendaiako 1goa
  Puntuazioz 1goa
  Puntuazioz 3.a
  Puntuazioz 6.a
  Puntuazioz 9.a
  Puntuazioz 12.a
   Aurkezlea: Alaitz Rekondo

 AZAROAREN 29a, IGANDEA
 Donostiako Antonio Elortza Belodromoan
  Bergarako 1goa
  Puntuazioz 2.a
  Puntuazioz 4.a
  Puntuazioz 7.a
  Puntuazioz 10.a
  Puntuazioz 13.a
   Aurkezlea: Saroi Jauregi

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran