Bertsozale Elkarteak eta Gaztea Irratiak antolatu dute 2009-11-03

Azaroaren 18an hasiko da "Bertso hip" lehiaketa

Gaztea Irratiko "Di-da" saioan egingo da lehiaketa, astero, abenduaren 18ra bitartean. Partaideek bi kopla kantatu beharko dituzte Hip-Hop musika oinarri batekin.

 Bertsozale Elkarteak eta Gaztea Irratiak "Bertso hip" lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua bertsozale gazteengana iristea da. Azaroaren 18an hasiko da sariketa hau. Gaztea irratiaren web orrian hiru hip-hop musika oinarri zintzilikatuko dira. Lehiakideek, horiek oinarri hartuta, bina kopla grabatu beharko dituzte. Parte hartzeko bi aukera egongo dira: koplak emailez bidalita (bertsohip@gmail.com) edo erantzungailu automatikora deituta (943 01 22 50).

 Lehiaketa Gaztea Irratiko "Di-da" saioan egingo da, astero, azaroaren 18tik abenduaren 9ra bitartean. Goizeko 8etan izango da saioa. Bertan, Bertsozale Elkarteak aukeratutako bi grabazio entzungo dira eta bat finalera pasako da. Gainera, zuzenean deitu eta koplak kantatzeko zabalik egongo da telefonoa.

 Finala abenduaren 9an egingo da, eta bi irabazle egongo dira: zuzenean deitzen dutenen artean bat eta aurretik lana bidali dutenen artean bestea. Honako sari hauek emango dituzte:

 -Irabazlearentzat: Sei sarrera BECeko finalerako, Euskaltelek emandako telefonoa eta Txapelketa Nagusiko kamiseta.
 -Finalistentzat: Bina sarrera BECeko finalerako
 -Zuzeneko irabazlearentzat: Bi sarrera finalerako
 -Zuzeneko beste bientzat: Txapelketako kamiseta bana
 -Gainerako partaideen artean, zozketaz: Euskaltelen telefonoa, bi sarrera finalerako eta zazpi kamiseta

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu