Gipuzkoako Txapelketa - final-laurdenak 2024-10-15

Bost final-laurden zein baino zein

Bost final-laurden zein baino zein
Eibar, Errenteria, Azkoitia, Irun eta Tolosan jokatuko dira. Larunbatean Eibarren eta igandean Errenterian.

Gipuzkoako Txapelketa etorkizun hurbil eta ertaineko ateak zabaldu ditzake fasean sartzera doa: finalaurreko 18 postu eta Txapelketa Nagusirako 16 txartel daude jokoan, besteak beste.

30 bertsolarik kantatatuko dute fase honetan eta bost saio jokatuko dira, larunbat honetan hasita: Eibar eta Errenterian asteburu honetan, Azkoitian eta Irunen hurrengoan eta Tolosan azaroko lehen igandean.

Fase honetan sartuko dira 2019ko finalistak: Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Ane Labaka. Ilusioz eta gogotsu datoz beren onena eman asmoz eta bertsokera berriekin elkarrizketan aritzeko motibatuta. 30tik % 60 gizonezko bertsolariak dira, 18 denera. Eta % 40 emakumezkoak, 12 bertsolari. Belaunaldi berriari dagokionez, 25 urtez beheko bost bertsolari ariko dira kantuan fase honetan.

Sailkapenari dagokionez, bakoitzeko irabazlea zuzenean sartuko da finalaurrekoetara eta gainerako 13ak puntuen baitan sailkatuko dira. Berdinketak baleude azken egunean ebatziko dira, epaile bakoitzaren sailkapen osoaren baitan. Final-laurdenetan epaile talde bera arituko da epaitzen saio guztietan. Hauxek ariko dira zeregin horretan: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi.

Egin beharreko lanak

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso. 
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
  • Bakarka: lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
  • Ganbara: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso


Sarrerrak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsoa.eus-ek jarraipen zabala
Gipuzkoako Txapelketari fase honetan ere gertuko jarraipena egingo dio Bertsoa.eus-ek. Bertsoaldi hautaketa zabaldu egingo du eta saioko irabazleen balorazioak bilduko ditu, besteak beste.

Hona hemen bost final-laurdenak





Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa