Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-30

Tolosan erabakiko dira finalaurreko taldeak eta Txapelketa Nagusirako azken txartelak

Tolosan erabakiko dira finalaurreko taldeak eta Txapelketa Nagusirako azken txartelak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak finalaurrekoetarako koxka gaindituko du datorren igandean Tolosan, Leidorren, 850 laguneko aretoan. Aurrez sailkatu direnekin batean, Nerea Elustondo sartuko da txapelketan 2019ko finalista gisa. Berarekin batean, Andoni Rekondo, Maider Arregi, Aitor Tatiegi, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Jon Gurrutxaga ariko dira kantuan, Igotz Alkortak gaiak jarrita.

Saioko irabalea zuzenean sailkatuko da eta beste bost postu daude dantzan. Postu horietan, behin-behinean honako bost bertsolari hauek daude, hurrenkera honetan: Oier Etxeberria (468), Aner Euzkitze (465,5), Haizea Arana (458), Iñigo Gorostarzu (455) eta Beñat Iguaran (451,5). Puntuen baitan aurrera egiteko puntuazio horiek gainditu beharko dituzte beste bostek.

Lau final-laurden jokatuta, finalaurrekoetan izango diren gainerako 12 bertsolariak erabakita daude: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Asier Azpiroz, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Eneko Araiztegi eta Eñaut Martikorena.

Gipuzkoako herrialdeari Txapelketa Nagusian dagozkion 16 txartelak ere Tolosan argituko dira. Gaztelumendi eta Martin sailkatuta daudenez, finalaurrekoetara sailkatzen diren guztiek izango dute Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza