Gipuzkoako Txapelketa - Finalaurrekoak 2024-11-19

Bigarren finalaurrekoa Zarautzen igandean

Bigarren finalaurrekoa Zarautzen igandean

Igandean jokatuko da Gipuzkoako Txapelketako bigarren finalaurrekoa Zarautzen eta irabazlea zuzenean sartuko da finalera. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

    Alaia Martin Etxebeste
    Amaia Iturriotz Etxaniz
    Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
    Eneko Araiztegi Agirre
    Eneritz Artetxe Eizagirre
    Unai Mendizabal Jauregi

Seitik hiru finalaurrekoetan lehen aldiz
Aner Euzkitzek, Eneritz Artetxek eta Eneko Araiztegi Kortak lehenengo aldiz kantatuko dute Gipuzkoako finalaurrekoetan. Fase honetako gazteena ere Zarautzen izango da, Aner Euzkitze, 22 urterekin. Gai-jartzailea Ion Zaldua Brit ariko da. Epaile lanetan, berriz, honako hauek: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Saioko sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian, egunean bertan, aurretik agortzen ez badira.

Bertsoa.eus-en eta ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango da.

Hirugarren eta azken finalarrekoa abenduaren 1ean jokatuko da Arrasaten: Kantuan, Oihana Iguaran, Andoni Rekondo, Maider Arregi, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzisidor Mantxi eta Agin Laburu, Imanol Artolak gaiak jarrita. Seikote honetan Maider Arregi eta Andoni Rekondo izango dira Gipuzkoako finalaurrekoetan lehenengoz kantatuko dutenak.



Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu