Gipuzkoako Txapelketa - Finalaurreak 2024-11-24

Alaia Martin Gipuzkoako bere laugarren finalera, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

Alaia Martin Gipuzkoako bere laugarren finalera, Zarauzko finalaurrekoa irabazita
Eneritz Artetxe gelditu da bigarren eta Aner Euzkitze hirugarren. 1.400 lagun bildu dira Zarautzen.

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Gipuzkoako Txapelketako bigarren finalaurrekoa 544,5 punturekin eta bere laugarren finalerako txartela irabazi du bertsolari oiartzuarrak. Eneritz Artetxe gelditu da bigarren eta bere itzuleran Gipuzkoako finaleko aukerekin gelditu da, 519,5. Aner Euzkitzek 512 eskuratu ditu. Hona hemen sailkapena:


Alaia Martin Etxebeste ---------------------------------------------- 544,5
Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------------------------- 519,5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" --------------------------------  512
Unai Mendizabal Jauregi ------------------------------------------- 504,5
Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------------------------- 493,5
Eneko Araiztegi Agirre ----------------------------------------------- 462



Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit aritu da. Epaile, ostera, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.



Datorren saioa datorren igandean, abenduaren 1ean, jokatuko da, Arrasaten. Saioa bukatzearekin bat, finalean abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda ezagutuko dugu. Arrasaterako sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude, eta aurretik agortzen ez badira, Uarkape pilotalekuko txarteldegian, egunean bertan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu