Alaia Martin Etxebeste - elkarrizketa 2024-11-25

«Ofizioari bide emateko lan asko egin beharra zegoen segundu gutxian eta horretan asmatu izanarekin gelditzen naiz»

Finalera begira ilusioz dagoela adierazi du Martinek. Aurreko bi saioetan baino gehiago egin dezakeela uste du eta horretara joango da finalera.

Alaia Martini Gipuzkoako Txapelketako bere laugarren finalerako txartela eman dio Zarauzko finalaurrekoa irabazteak. Zortziko txikian eta ganbaran ofizioari bidea ematen lan asko egin beharra zegoela nabarmendu du eta hor egindako lanarekin gustura gelditu da bertsolari oiartzuarra. Saioa bukatu berritan final kontuak urrun sumatzen bazituen ere, Illunben «saio puska» egiteko ilusioa duela adierazi du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza