Alaia Martin Etxebeste - Gipuzkoako Txapelduna 2024-12-18

«Uste dut finalean mugitu zela zerbait eta mugimendua indartzeko izango dela»

Illunbeko zurrunbilotik oraindik erabat atera gabe, Alaia Martin Etxebestek finalaren irakurketa eta bere lekukotza utzi du Bertsoa.eus-en, elkarrizketa mamitsuan. Oiartzungo Ugaldeko auzo elkarteko lokalean hartu gaitu, txapelketako prestaketa saioak egin dituen lokalean, eta iraganean bertsolarien topaleku ere izan zen Atamitx erretegian.



Alaia Martinek finaleko maila azpimarratu du bereziki eta oholtzakideekiko miresmena agertu du. Era berean, uste du larunbatean Illunben zerbait mugitu zela. Berkodetze bat gertatu zela eta uste du bertsolaritzaren mesederako izango dela gertatu zen mugimendu hori.



Arantzazu Loidi eta Patxi Goikolea Illunbek oholtzan izatearen garrantzia azpimarratu du eta antolakuntzaren lana eskertu du.

Adierazi du bere bertso bideak sare batek egin duela posible, laguntasun sare batek eta bukaerako agurrean laguntasun sare horiek duten garrantzia ekarri nahi izan zuen erdigunera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza