Bertxoko sariketa 2009-11-13

Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa

Zalduondoko txokoan izango da saioa, iluntzeko 20:30etan. Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Jokin Labayen, Xabier Igoa, Jon Elizetxe eta Miren Amurizak kantatuko dute.
 Joan zen astean hasi zen Bertxoko sariketa. Lehenengo kanporaketatik Mikel Artola eta Iñaki Viñaspre sailkatu ziren finalera. Gaur jokatuko da bigarren saioa, Zalduondoko Txokoan, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Ander Solozabal
 Izar Mendiguren
 Jokin Labayen
 Xabier Igoa
 Jon Elizetxe
 Miren Amuriza

 Gaiak Andere Arriolabengoak jarriko ditu.

 Azkeneko kanporaketa datorren astean jokatuko da, Gasteizko Errexala elkartean, iluntzeko 20:30etan. Bertsolari hauek kantatuko dute:

 Ekaitz Samaniego
 Enaitz Alustiza
 Aitor Urbieta
 Julio Soto
 Jone Uria
 Iker Agirre

 Gaiak Idoia Beitiak jarriko ditu.

 Finala, berriz, ABENDUAREN 4an izango da Aramaioko Iturrieta sagardotegian iluntzeko 20:30etan. Gai-emaile lanetan Manex Agirre ariko da.

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza