Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik 2025-01-21

Bertsuxurla binakako gazte sariketa otsailean Lapurdin, 12 bertsolari gazterekin

Bertsuxurla binakako gazte sariketa otsailean Lapurdin, 12 bertsolari gazterekin
Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Herrialde ezberdinetako bertsolari gazteei plazak eskaintzea du helburu ekimenak.

Jexux Mari Irazu

Bertsuxurla binakako gazte sariketaren bigarren edizioa jokatuko da otsailean, Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatuta. Herrialde ezberdinetako bertsolari gazteei plazak eskaintzea du xede nagusia eta, bide horretan, elkar ezagutu eta modu jostarian bertsotan egiteko aukera jartzea. Duela bi urte egin zen lehenengo edizioa eta oso harrera ona izan zuen. Bertsolari gazteek biziki estimatu zuten herrialde ezberdinetakoak elkarrekin aritzea. Haira Aizpurua eta Eki Mateorenak osatutako bikoteak irabazi zuen sariketa. 

Bi kanporaketa eta finala
Bertsuxurlak bi kanporaketa eta finala izango ditu. Azkainen eta Baionan jokatuko dira kanporaketak eta Hazparnen finala, otsailaren 28an. Saio guziak 19:00etan hasiko dira.

Otsailaren 7an, Azkaingo Xoko Ona ostatuan sei bertsolari gazte hauek ariko dira: Joanes Azpillaga (Azpeitia), Danel Herrarte (Aramaio), Irantzu Idoate (Hazparne), Araitz Katarain (Mallabia), Johane Larre (Baiona) eta Kattin Madariaga (Arantza).


Otsailaren 14an Baionako Epaiska elkartean: Ibai Lekuona (Hendaia), Sabin Abarrategi (Aramaio), Lide Arregi (Onati), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Josu Txoperena (Hendaia) eta Haizea Telleria (Iurreta).

Finala otsailaren 28an, Hazparneko Xuriatean. Gai emaile lanetan June Elizondo eta Saroia Idoate arituko dira

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza