Arabako bertso kuadrillartekoa 2025-01-29

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen Kuadrillarteko lehen bertso egunak

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen Kuadrillarteko lehen bertso egunak
14 bertso ekitaldi egingo dira otsailean zehar Arabako eskualde guztietan. Ondoren Kuadrillartekoare lehia fasea hasiko da eta apirilaren 5ean izango da finala.

Arabako Kuadrillartekoak asteburuan ekingo dio bideari lehiarik gabeko fasearekin. Lehen txanda honetan 14 bertso ekitaldi egingo dira Arabako eskualde guztietan. Lehenbizikoak Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen izango dira, larunbat honetan hasita.

Larunbat honetan Gasteizen, Aretan eta Gorbeialdean
Otsailaren 1ean izango dira lehenbiziko hiru ekitaldiak. Gasteizen, Errexala taldearen eskutik: 12:00etan bertso poteoa Gasteizko Errexala Elkartean hasita. 14:00etan bertso bazkaria Errexala Elkartean bertan.

Aiaraldean, Aretako kultur etxean, Altubepekoak taldearen eskutik: 14:30ean bertso bazkaria, Aretako Kultur Etxean. Arrigorriagako Bertso Eskola eta Aretako gaztetxoen Bertso Eskolarekin batera.

Aramaion, bertso eskolaren eskutik: 17:00etan plazatik hasita herrian zehar Bertso Santa Eskea. Herriko Trikitixa eskola, Aramaixoko koroa eta Aramaioko Bertso Eskolarekin batera.

Oionen, otsailaren 4an izango da, Santa Eske inguruko ektialdia: 19:30ean Oiongo Euskaltegitik hasita Bertso Santa Eskea. Ika euskaltegia, Iruleko trikitilariak eta Txandrio Bertso Eskolako gaztetxoekin, Txandrio Bertso Eskolaren eskutik.

Otsailean zehar egingo dira Arabako Kuadrillarteko 14 bertso egunak eta ondoren taldekakoaren lehia fasea etorriko da. Finala apirilaren 5ean izango da Gasteizen.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran