Datorren ostegunean Antzerki Eskolan 2025-02-10

Iruñeko historiari buruzko bertso saio tematikoa Bertsoaroan

Iruñeko historiari buruzko bertso saio tematikoa Bertsoaroan
Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Alderdi historikoa Joseba Asiron historialariak landuko du.

Bertsoaroak Iruñeko historiari buruzko saio tamatikoa ekarriko du aste honetan. Joseba Asiron historiagilea eta Iruñeko alkateak emango ditu historiak azalpenak. Horietatik abiatuta, Ainhoa Larretxeak jarriko dizkie gaiak Sustrai Colina eta Saioa Alkaizari. Datorren ostegunean da hitzordua: Antzerki Eskolan, 19:00etan. Sarrera doan da.

Otsailaren 20an bigarren jaialdia
Aste honetakoaz gain, datorren astean ere jarraituko du Bertsoaroak. Otsailaren 20an bigarren jaialdia izango da, Antzerki Eskolan, 19:00etan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia, Maialen Belarrak gaiak jarrita.

Haurrentzako bertso-tailerra
Haurrentzako eskaitza ohikoa du Bertsoaroak. Otsailaren 21ean Bittori Elizaldek eta Endika Legarrak Bertso jasa, bat-bateko jolasa eskainiko dute 17:00etan, Iturramako Civivoxean. Eskaintza 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman behar da parte hartu ahal izateko, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948143747 telefonora deituta. Otsailaren 19an amaituko da izena emateko epea. Bittori Elizalde eta Endika Legarra arduratuko dira lantegiaz.

Bertso afaria, borobiltzeko
Bertso afariak borobilduko du aurtengo Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi ariko dira bertsotan, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Otsailaren 27an, ostegunarekin, Geltokin, 20:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, www.geltoki.red/eu/ webgunean, eta 32 eurotan.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran