Otsailaren 16 arte zabalik 2025-02-10

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabalik

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabalik
Begirale, zuzendari eta sukaldari izateko aukera dago txandetan; begirale praktikak egin nahi dituztenek ere eman ahalko dute izena.

Jexux Mari Irazu

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea zabalik da eta otsailaren 16ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea www.bertsozale.eus webgunearen bidez egin daiteke, formularioa beteta. Apirilean jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuk hartuko duten parte lantaldean.

Hautatutakoek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu beharko dute parte, maiatzaren 9tik 10era, Astigarragako Santiagomendi aterpean (Gipuzkoa). Parte hartzea ezinbestekoa da Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.

Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan izango dira aurtengo bertso udalekuetako egonaldiak; guztiak, uztailean. Txanda batean baino gehiagotan parte har daiteke.

Gaztetxoen izen-ematea martxoaren 3an hasiko da. Hemen txandei buruzko informazioa eta Bertso Udalekuetako eskuorria.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza