Zortzi bertsolari ariko dira kantuan 2025-02-10

Erredakzioa
ALBE Bertsolari Eskolaren eskutik Abra Saria jokatuko da otsailaren 22an Algortan. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan: Haira Aizpurua, Naia Arrizabalaga, Xabin Abarrategi, Ekhiñe Zapiain, Janire Arrizabalaga, Karmele Abaitua eta Jon Mendiluze. Aurten formatu aldaketa dator Abra Sarira. Orain arte finala bakarrik jokatzen zen eta aurten bi kanporaketa eta finala egingo dira. Arratsaldeko 6etatik aurrera kanporaketak eta 21:00etan finala. Iaz Irantzu Idoatek irabazi zuen.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza