Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-13

Maria Luixa Erdozio Azkaingo bertsolari txapeldunaren historia Hitzetik Hortzeran

Aurten 150 urte dira Lore Jokoak bigarrenez irabazi zituela eta 100 urte hil zela. 23 urteko bertsolaria zela irabazi zituen lehenengoz. Maite Deliart historialaria elkarrizketatu du Mirari Mariarenak. Aramaio eta Pasaiako bertsoek osatuko dute programa.

Aurten 100 dira Maria Luixa Erdozio (1846-1925) bertsolari azkaindarra zendu zela. Bat-bateko sariketetan Lore Jokoetako irabazlea izan zen XIX. mendean. 23 urteko bertsolari gaztea zela Sarako Lore Jokoak irabazi zituen Erdoziok oholtzan, besteak beste, Ibarrart bertsolari ezaguna kantuan zela. Handik sei urtera, 1975an, berriro irabazi zituen eta 1884an hirugarren gelditu zen. Hortik aurrera ez da bere ibiliaren berririk. Beraz, gutxienez 15 urteko bertso bidea egin zuen ohotzetan Erdoziok. Ez da bere bertsoen berririk.

Mirari Martiarenak Maite Deliart historialaria elkarrizketatu du bertsolaria azkaindarraren bitzitza eta tesguingurua argitzeko. Joan den irailean Azkaineko Herriko Etxeak eta herritar talde batek Emakumeak Plazarat ekimenaren baitan, herriko gune bati bere izena jarri zioten.



Aramaio eta Pasaiako jaialdiak
Aramaion urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiak izango dira larunbat gaueko programan. Bertstotan aritu ziren Ane Zuazubiskar, Gorka Pagonabarraga, Sustrai Colina eta Alaia Martin. Gai-jartzaile Sabin Abarrategi aritu zen.



Pasai Donibanen ere urtero antolatzen du jaialdia Bixi-Bixi Kultur Elkarteak. Amaia Agirrek jarri zituen gaiak eta bertsotan ari ziren Ane Labaka, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.



Maider Arregiren bertso sorta musikatua
Aste honetako programa amaitzeko Maider Arregi bertsolari oñatiarrak egindako Nerabezaroari bertso sortaz gozatzeko aukera izango da. Denboraldi honetan ohitura den moduan Manex Pagola musikariak musikatuko ditu bertsoak.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en, Mirari Martiarenak aurkeztuta.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan

Bertso jarri musikatuak Hitzetik Hortzeran 2025-02-17

«Nerabezaroari» Maider Arregiren sorta musikatua