Aurten 150 urte bigarrenez Lore Jokoak irabazi zituela eta 100 urte hil zela 2025-02-17

Maria Luixa Erdozio: 23 urterekin Lore Jokoak irabazi zituen bertsolaria

XIX. mendeko Ipar Euskal Herrian gertatu zen. Sarako Lore Jokoetan 23 urteko bertsolari gazte bat aurkeztu zen plaza jendez gainezka izaten zuen ekitaldira. Oholtzakide, besteak beste, Pierres Ibarrart bertsolari eta olerkari ezaguna.

Jexux Mari Irazu

Bat-bateko sariketetan parte hartu eta irabazi zuen lehenengo emakumezko bertsolaria da Maria Luixa Erdozio azkaindarra (1846-1925), orain arte dakigunetik. XIX. mendeko Ipar Euskal Herrian gertatu zen. Sarako Lore Jokoetan 23 urteko bertsolari gazte bat aurkeztu zen plaza jendez gainezka izaten zuen ekitaldira. Oholtzakide, besteak beste, Pierres Ibarrart bertsolari eta olerkari ezaguna. Erdizio baino zortzi urte zaharragoa zen Ibarrart. Handik sei urtera, 1875an, berriro irabazi zituen, 29 urterekin. 1884an hirugarren gelditu zen, 38 urterekin.

Hortik aurrera ez da bere ibiliaren berririk. Beraz, gutxienez 15 urteko bertso bidea egin zuen oholtzetan Erdoziok. Ez da bere bertsoen berririk. Aurten 100 urte dira Maria Luixa Erdozio zendu zenetik eta 150 Lore Jokoak bigarrengoz irabazi zituenetik.

Mirari Martiarenak Maite Deliart historialaria elkarrizketatu du bertsolari azkaindarraren bitzitza eta tesguingurua argitzeko. Joan den irailean Azkaineko Herriko Etxeak eta herritar talde batek Emazteak Plazarat ekimenaren baitan, herriko gune bati bere izena jarri zioten.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak