Ostiralean Itsaun eta larunbatean Mutrikun 2025-03-10

Erredakzioa
Gaztetxeak Bertsotan sariketa aste honetan hasiko da Itsasun eta Mutrikun. Bertsolariek bikoketa lehiatuko dute eta kanporaketa bakoitzean hiru bi bikote ariko dira kantuan. Irabazlea zuzenean pasako da finalaurrekoetara.
Ostiralean, Goxoki Gaztetxean 20:00etan da Itsasuko hitzordua. Bertsolari bikoteak: Ander Sarriugarte eta Naroa Jaio; Izaro Bilbao eta Ixone Asategi; June Aiestaran eta Maddi Aiestaran. Gai-jartzaile lanetan, Mae Laskaray.
Larunbatean, Mutrikuko Gaztetxean ariko dira kantuan, 18:30etan hasita: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua; Iraide Onaindia eta Maddi Agirre; Joanes Azpillaga eta Julene Iturbe. Gai-jartzaile, Marina Basurko.
Gaztetxeak Bertsotan sariketak lau kanporaketa izango ditu. Azken biak, Hernanin eta Altsasun izango dira, martxoaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren. Ondoren, bi finalerdi eta finala izango ditu.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza