50 bat lagun elkartu ziren arratsaldeko ekitaldira 2009-11-19

Aurkeztu dute Mintzola ahozkotasunaren zentroa

Goizean politika munduko jendea ibili zen Mintzola ikusten. Arratsaldean Euskal Herriko Unibertsitateko, Bertsozale Elkarteko eta Badiharduguko ordezkariak izan ziren hizlari.
 2008ko abenduan sortu zen Mintzola Fundazioa. Hasieran lau patrono zituen: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Fordu Aldundia, Villabonako udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Geroxeago Kutxa ere elkartu zitzaien. Maiatzean, berriz, Josune Zabala izendatu zuten Mintzolako zuzendari. Atzo, berriz, Mintzola bera aurkeztu zuten jendaurrean.

 Goizetik hasi ziren aurkezpenak. Politika munduko zenbait ordezkari ibili ziren Villabonako Subijana Etxea ikusten.

 Arratsaldean, berriz, ekitaldi irekia izan zen. Ekitaldiaren hasieran Josune Zabalak Mintzolaren inguruko informazioa eman zuen. Mintzola ahozkotasunaren lantegia da, eta bi helburu dauzka. Alde batetik, iraganean nola komunikatzen zen aztertzea eta, bestetik, eta horren bidez, gaurko beharrei erantzutea.

 Ondoren, EHUren izenean, Itziar Idiazabal izan zen hizlari. Ahozkotasunaren inguruko uste okerrez aritu ondoren berak egiten duen lana azaldu zuen.

 Bertsozale Elkartearen txanda iritsi zen gero. Publiko artetik Ander Lipus atera zen, mozorrotuta, han zeudenei adarra joz. Hiru esketx egin zituen eta hiru horiei buruz kantatu zuten Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek. Zati hau laster izango da ikusgai Bertsoa.com-en.

 Saio hau bukatu zenean Asier Sarasua, Badihardugu euskara taldeko ordezkaria atera zen mikrofonora. Badihardugu elkartea Ahotsak.com web orriarekin ari da une hauetan. Gerra aurretik bizi ziren pertsonak elkarrizketatzen dituzte, ahozkotasun hori gordetzeko. Interneten ikusgai daude grabazio horiek.

 Azkenik, bi aktore agertu ziren, ipuinen aldarrikapena egitera.

 Guztira 50 bat lagun elkartu ziren aurkezpena ikustera. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu