Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2025-03-19

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea maiatzean

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea maiatzean
48 bertsolarik hartuko dute parte eta 8 saio izango dira, eguenetan. Maiatzaren 8an hasiko da eta 29an amaitu. Ia 40 pertsona ariko dira antolakuntza talde zein talde teknikoetan. Sarrerak eskuragarri, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatuko da udazkenean eta maiatzean Udabarria Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da. 48 bertsolari ariko dira kantuan zortzi saiotan. Eguen arratsaldetan jokatuko dira kanporaketak, bakoitzean bi. Munitibar eta Bakion hasiko dira saioak maiatzak 8an; maiatzak 15ean, Balmasedan eta Orozkon; maiatzak 22an, Ermuan eta Basaurin; maiatzak 29an, Gautegiz-Arteagan eta Plentzian. 18:30etan dira kanporaketa guztiak.

Sailkapenari dagokionez, 48 bertsolariak bi multzotan banatuta daude. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta multzo bakoitzeko kopuru bat puntuen baitan pasako da Bizkaiko Txapelketara.

Udabarria Bertsotan sailkapen faseak antolakuntza eta talde tekniko zabala izango du: 14 laguneko Talde Antolatzailea izango du; 13 pertsona ariko dira Epaile Taldean; sei gai-jartzaile; eta bost pertsonako Komunikazio Taldea.


Udabarria Bertsotan sailkapen faserako sarrerak eskuragarri daude www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»