Ostiralean jokatu zen Irurtzunen 2025-04-16

Nafarroako Eskolarteko finala sarean

Nafarroako Eskolarteko finala sarean

Mirari Martiarena

Nafarroako Eskolarteko finaleko bertsoaldi hautaketa sarean da. Irurtzunen jokatu zen joan den ostiralean, Pikuxar Euskal Txokoan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). Kattin Madariagak irabazi zuen txapela eta Kattalin Lizarraga gelditu zen txapeldunorde.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza