Jexux Murua Gorostigi - Bertsolari Bertsozale podkasta 2025-05-08

«80. hamarkadan bezala oreka berri bat etorri behar du bertsolaritzan»

2025/podkasta_bertsoa/18-BBJexuxMurua250425.mp3.mp4
Bertsolaritzaren inguruko bere lekukotza utzi du Jexux Muruak. Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta lehen lerroko ardurak izan ditu urte askotan.

Xan Alkhat

Jexux Murua Gorostidi (Altzo, 1959) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Bertsozale Elkartearen sorrera proiektuan parte hartu zuen. Geroztik Jexux Muruak bizitza osoa darama bertsolaritzaren eragiletzan, alderdi desberdinetatik. Muruaren ustez 80. hamarkadako aldaketek bertsolaritzan oreka berri bat ekarri zuten. Bere iritziz, 80. hamarkadan hasitako aldaketa haren ziklo itxiera 2009an irudikatu zuen Joxe Agirrek Maialen Lujanbiori janzteko argazkiak. Egungo garaietan ere uste du oreka berri bat etorriko dela. Entzun Jexux Muruaren lekukotza Bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza