Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien - Señora Sariketako pameladun berriak 2025-06-04
Jexux Mari Irazu
Amaia Elizagoien eta Malen Altzuart bertsolari baztandarrek irabazi dute V. Señora Sariketa Iruñean, Zaldiko Maldikon jokatu zen finalean. Bertso aldetik, estilo eta tonu erregistro aniztasuna azpimarratu dute. Plazan izan duten esperientziarik ederrenetakoa izan dela adierazi dute eta Señora berengan ilusioa pizteko baliagarri izan dela nabarmendu. Antolakuntza ere eskertu dute plazan gutxi dabiltzanei lekua emateagatik.
Bertsoa.eus-ek jaso du bien lekukotza, punturen bueltan: 1) Señora Sariketako finala nola joan zen bertso aldetik eta giro aldetik? 2) Nolakoa izan da zuen Señora Sariketako esperientzia 3) Zer azpimarratuko zenukete bereziki?
EHBT26 2026-10-31
Ane Zuazubiskar Iñarra
Zutabea 2026-10-29
Izaro Bilbao Arostegi