Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10

Bizkaiko Txapelketa: 37 bertsolari eta finalaurrekoak bi itzulitara

Aurreko zortzi finalistetatik zazpi izango dira Bizkaiko Txapelketan. Nerea Ibarzabal txapeldunak ez du parte hartuko. Txapelketako lehenbiziko 10 Txapelketa Nagusirako sailkatuko dira.

Irailaren 28an abiatuko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen. Orotara, 37 bertsolarik hartuko dute parte: Udaberriko fasetik 21 bertsolari eta aurreko edizioan txartela eskuratu zutenak, 16. Besteak beste, aurreko zortzi finalistetatik zazpi izango dira Bizkaiko Txapelketan. Nerea Ibarzabal txapeldunak ez du parte hartuko. Eneko Abasolo Abarkasek ere parte hartzek aukera zuen eta ez da txapelketa izango. Abarkasen kasuan, bertsotan iragarri zuen agurra.

Finalerdiak bi itzulitara
Antolaketa aldetik, aurtengo Bizkaiko Txapelketaren aldaketa nagusia da finalerdiak bi itzulitara izango direla eta bietan puntuaziorik altuena lortzen duten zortzi bertsolariak sailkatuko dira finalerako. Lehen itzulian hiru finalaurreko jokatuko dira eta 18 bertsolari ariko dira kantuan; bigarren itzulian, bi saio izango dira. Puntuazio altuena lortu duten zortziak, finalera. 

Finala Bilbon abenduaren 20an Casillan
Bost kanporaketa eta bost finalaurreko jokatuta, abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko finala eta aurten leku aldaketa izango da. Miribillan izan ordez, Casillan jokatuko da. 

10 txartel Txapelketa Nagusirako
Bizkaiko Txapelketak interesgune desberdinak izango ditu eta horietako bat Txapelketa Nagusirako bertsolarien zerrenda da. Bizkaiko Txapelketako 10 ordezkari izango dira 2026ko Txapelketa Nagusian eta sailakapen orokorrean 10 puntuaziorik altuena eskuratzen dutenek eskuratuko dituzte. Finalerdietako bigarren itzulian argituko da hori.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gaur aurkeztu dute Bilbon. Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak hartu dute parte.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu