Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak eskuratu zuen bigarren saria 2025-07-07

Iñigo Legorburuk irabazi du IV. Hike Eizan! bertsopaper sariketa Azkoitian

Iñigo Legorburuk irabazi du IV. Hike Eizan! bertsopaper sariketa Azkoitian
Helduen mailako Azkoitia saria Naia Arrizabalagak jaso zuen iaz bezala, 'Begi bustiei' bertso sortagatik.

Erredakzioa

Iñigo Legorburu bertso-jartzaileak irabazi berri du IV. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa Elkar ezagutuz lanagatik. Bigarren saria Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak eskuratu zuen, Justizia lana tarteko. Helduen mailako Azkoitia saria Naia Arrizabalagak jaso zuen iaz bezala, Begi bustiei bertso sortagatik.

15 eta 18 urte bitarteko gazteen mailan, Oier Juaristi azkoitiarrak jaso zuen lehen saria, Gure euskara zaharra bertsoengatik. 14 urte arteko umeen mailan, azkenik, Errezilgo Mikel Zabalaren sortak jaso zuen epaimahaiaren saria, Errezilen galduta bertsoengatik. Haurren mailako Azkoitia saria, berriz, Nora Arrizabalagak jaso zuen, Zaindu naunelako bertso sortarekin.

Ana Azkoitia alkateak, Marijose Arregi Euskara zinegotziak eta Xabier Eizagirre Hike eizan! lantaldeko kideak hartu zuten parte sari banaketan. Irakurri hemen saritutako sorta guztiak.



Ohi gisa, saribanaketa aurre Hika bertso jaialdia izan zen: Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu aritu ziren kantuan, Haritz Alberdik gaiak jarrita. 






Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu