Hike eizan! bertsopaper lehiaketa 2025-07-08

'Elkar ezagutuz' Iñigo Legorbururen sorta irabazlea, noka

'Elkar ezagutuz' Iñigo Legorbururen sorta irabazlea, noka

Izenburua: 'Elkar ezagutuz'
Doinua: Itziarren semea

1. Hire azal beltzaran
ta azentu marka
begiratzen nizkinan
lehen begi zeharka.
Haseran ikustean
kalean bakarka
nola hurbildu ere
ez nekinan, barka …
AEKren arta
denontzat aparta!
Hizkuntzaren joanak
lagun bat dakar-ta!

2 Urratsez urrats hoa
guztiz pausu lasaiz
mintzapraktikan ere
gorputzaldi alaiz
Korrikaren garaian
pozen lekuko naiz
ingurua kutsatuz
euskararen usaiz.
Nahizta den ulergaitz
gertatzen zaidan maiz:
Harago joan ahala
gertukoago haiz.

3 Behin amaitutakoan
presaz lanaldiak
gau-eskolan zain ditun
hitzak, esaldiak …
Militantzi kultural
baten atal biak:
“Eman” ta “zabal zazu”
kalera jalgiak!
Txapak, hitzaldiak,
irakurraldiak …
Higan zenbat irauten
din Euskaraldiak?

4 Sarritan behar ditun
hainbat gogorazpen:
Ezin bereiziz habil
“azkena” ta “azken”.
Arren, irribarretsu
segi ezan nahasten
ahaleginaren bidez
kultura arnasten.
Munduak itsasten,
hizkuntza orrazten
umiltasun lezioz
zenbat irakaspen!

5 Ez dinat uste nahiko
eskertzen dugunik
gurean ez baitago
soberan hiztunik!
Sendian bizi arren
momentu ilunik
etxean transmisio
oso bat zutunik:
Faltan ez lagunik
zein ahaide kuttunik
haiei esker gehiago
jasotzen baitun hik.

6 Jende helduagandik
oraindik tarteka
entzuten ditun sarri
“sudaca”, “maketa” …
Euskal hitzaren hire
grina ta apeta
plazaratu orduko
hori aldaketa!
Topiko lanketa,
minen uztarketa
hitzaz jabetzen ditun
ahaztuz kontaketa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu