'Baina bat sobera' lanarekin Mendaron 2025-07-07

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Txirristaka Bertsopaper Sariketako lehen saria

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Txirristaka Bertsopaper Sariketako lehen saria

Jexux Mari Irazu

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Mendaron Txirristaka Bertsopaper Sariketako lehen saria Baina bat sobera lanarekin. Sortaren kalitatea nabarmendu zuen,  bereziki "gauzak iradokiz esateko duen gaitasun handian" azpimarra jarrita. Garaikurra eta 1.000 euroko saria eskuratu zituen. Bigarren aldia da Goikoetxeak Txirristaka Saria jasotzen duena. Izan ere, 1999ko edizioan ere bera gertatu zen irabazle. 

Helduetan, Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarrarentzat izan zen bigarren saria. Nire traje onenez bertso-sortagatik saritu zuten. Etxeberriak garaikurra eta 500 euroko saria jaso zituen.

Gazteen mailan, Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarrak jaso zuen lehengo saria, Mundua bertso-sortagatik eta Mara Orbe Alcalde bilbotarrarentzat izan zen bigarren saria.

Gaztetxoen artean, Nora Garate Larrañaga elgoibartarrak irabazi zuen Altxor bat Mendaro sortarekin eta Anitz Ezenarro Narbaiza mendaroarrak jaso zuen bigarren saria, Uda ostean bertso sortagatik.

Epaimahaia Irune Basagoitik, Aitor Zubikaraik eta Eneko Beretxinagak osatu zuten.

Idoia Narbaizak egin zituen aurkezpen-lanak eta Mendaroko alkate Enetz Ezenarro eta In Leike kultur elkarteko presidente Eukene Gurrutxaga aritu ziren sariak banatzen. Guztira sei sari banatu zituzten, hiru kategoriatan, eta txikitik handira banatu zituzten. Mendaroko Udalak eta In Leike kultur elkarteak antolatu dute Txirristaka Bertsopaper lehiaketa, iaz berreskuratu ostean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu