Urriaren 3an aurkezpena Eibarren 2025-09-16

1TZ4L1 3T4 P1ZTU: bertsotan musika elektronikoaren doinuetan

1TZ4L1 3T4 P1ZTU: bertsotan musika elektronikoaren doinuetan
'Itzali eta Piztu', bertso saio elektronikoak. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz. Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dira musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots efektuak baliatuz. Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola daude proiektu honen sorreran eta Lankuren ekoizpena da.

Bat-bateko bertso saio musikatuak urteetan barrena plazaren erdigunera iritsi dira, formatu eta molde desberdinetan: Bertsoa eta Jazza, Ez da kasualitatea, kopla txapelketak... han eta hemengo jaialdi musikatuak... Bide horretan proieku berri bat dator 1TZ4L1 3T4 P1ZTU (Itzali eta Piztu): bertso saio elektronikoak. Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntua. «Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko gara. Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dugu». Urriaren 3an izango da estreinaldia Eibarren, Errebal plazan, 22:00etan. Azaroaren 21ean, Muxikan, Ariatzan, 19:00etan.

Bertso doinu berriak
1TZ4L1 3T4 P1ZTUn bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta. Besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz. Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dituzte musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots efektuak baliatuz. 

Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola daude proiektu honen sorreran eta Lankuren ekoizpena da. Goenaga eta Peritz umetatik sartu ziren musika munduan eta eskarmentu handia dute jada saio musikatutan elkarrekin. Manex Pagolak ere harremana du bertsoarekin. Eli Pagola arrebarekin sorta musikatuak grabatu zituen eta Hitzetik Hortzerako bertsoak musikatu ditu azken bi urteotan. 

11 bertsolari eta 3 gai-jartzaile
Proiektuak gai-jartzaile eta bertsolai talde finko bat izango du. Hamaika bertsolariko taldea ariko da kantuan: Miren Artetxe, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Ekain Alegre, Oihana Bartra, Haizea Arana, Aitor Tatiegi, Ekhiñe Zapiain, Eli Pagola eta Aroa Arrizubieta. Gai-jartzen, Ainhoa Urien, Idoia Anzorandia eta Ainhoa Larretxea ariko dira. 



Entsegu irekiak 
Urriaren 3ko estreinaldiaren aurretik, proiektuak zenbait zuzeneko entsegu ireki egin ditu udan zehar. Horietako bat Deban. Horko irudiak dira ondorengo argazkiak.

 

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»