Lehen fasean lau saio jokatuko dira 2025-09-29

Jexux Mari irazu
Nafarroako Bertsolari Txapelketak larunbatean ekingo dio bideari Auritzen. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, Kultur Etxean arratsaldeko 17:30etan hasita: Aitor Irastortza, Egoitz Gorosterrazu, Eki Mateorena, Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre eta Urko Gartzia ariko dira kantuan, Patxi Buenok aurkeztuta.
24 bertsolari lehenengo fasean
Nafarroako Txapelketan 24 bertsolari ariko dira lehenengo fasean, lau saiotan banatuta. Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosek jokatuko dira saioak. 24tik 18 bertsolari pasako dira bigarren fasera. Saioko lau irabazleak zuzenean eta beste 14 puntuazioz.
Finala Nafarroa Arenan azaroaren 29an
Nafarroako Txapelketako finalak Anaitasunatik Nafarroa Arenara egin du jauzi eta hantxe jokatuko da azaroaren 29an.
Gertuko jarraipena Bertsoan
Bertsoa.eus-ek gertuko egingo dio Nafarroako Txapelketari. Emaitzen informazioaz gain, saioetako irabazlearen balorazioa jasoko du eta bertsoaldi hautaketak jarri.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza