Gaur aurkeztu dute Uztaritzen 2025-09-30
Gaur aurkeztu dute Xilaba Bertsolari Txapelketa Uztaritzen, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitza berrian. Azaroaren 8an hasiko da Bidarten eta urtarrilaren 31n jokatuko da finala Donibane Lohitzunen. Udazkeneko txapelketen pilaketak ekarri du Xilabaren azken fasea urte hasieran jokatzea. 24 bertsolari ariko dira kantuan ta 10 saio jokatu dira: hiru fase eta finala.
Lehen faseko saioak Bidarten, Domintxinen, Ainhoan eta Ligin jokatuko dira azaroan. 24 bertsolaritik 18 sailkatuko dira bigarren fasera. Aiherran, Muskildin eta Hiriburun jokatuko dira hiru saioak abenduan. Final aitzinekoetara 12 bertsolari sailkatuko dira Baigorrin eta Bardozen jokatuko dira biak, urterrilean. Finala, sei bertsolarirekin, Donibane Lohitzunen.
Gaur aurkeztu dute 2025eko XILABA Uztaritzen, eta han izan dira Elkarteko ordezkariak eta zenbait bertsolari. Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak eta Ortzi Idoate sustapen eragileak elkartearen norabideak eta bidezidorrak aletu dituzte. Eta horri lotuta, "Bideek bidea" izango da edizio honetako lema. Marga Berra Zubietak lema horren inguruan landu du diseinua eta grafismoa.
Aldaketa eta txapeldun berria
Xilaba Bertsolari Txapelketak aro berri bati ekingo diola dirudi alderdi askotatik. Gailurrean erreleboa gertatu da txapeldun berria izango da. Bestalde, gazte benaulandi berria sartu da.
2008-2026: 18 urteko bidea
2008an jarri zen abian Xilaba Bertsolari Txapelketa. Ia 20 urteko bidean bertsolari belaunaldi ezberdinak gurutzatu dira baina hasieratik bereziki Amets Arzallus eta Sustrai Colinak markatutako bidea egin du Xilabak. Bien artean irabazi dituzte txapel guztiak eta bien artekoak izan dira buruz buruko gehienak. Erreleboa eman dute biek. Sustrai Colina 2021ean ere ez zen atera. Horiengandik gertu ibili izan den Odei Barroso ere ez da Xilaban izango. Buruz burukoa jokatu zuen behin eta azken Xilaban 3. gelditu zen Amets eta Mirenen atzetik.
Maila eta urteetako esperientzia
Eskarmentu handiko belaunaldiak helduko dio Xilabaren oholtzako bertso ardura nagusiari. 30-40 urteko bueltako bertsolariak gehienak, aurreko ediziotan ia erabat finaletan ibilia edo finalaren atarian. Txapelketa Nagusian bide luzea egina eta plazetan ere eskarmentua bildua: Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena edo Patxi Iriart, besteak beste. 2021an Miren Artetxek buruz burukoa jokatu zuen Amets Arzallusekin batean. Hura amaituta, txapeldunaren agurra pentsatzeko esan omen zion Ametsek.
2021eko aldi hartan, era berean, finaletik gertu izan ziren Aitor Servier, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla edo Karlos Aizpurua bera.
Belaunaldi berria
Duela lau urte jokatu zen azkenekoz Xilaba eta belaunaldi berri oso bat sartu da Xilaban bide luzea egin eta ekarpen handia egin dezakela erakutsia duena. Belaunaldi berri horretako kide dira Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Haize Lekuona, Nahia Sasco eta Elixabet Etxandi. Adin desberdinetakoak baina denek lehenengoz hartu dute parte.
Eta bada ez hain gazte baina lehenengo aldiz parte hartuko duen beste bertsolari sorta ere, Taldekako Xilabaren beroan urratsa emana.
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-10-02
Xilaba Bertsolari Txapelketaren aurkezpena 2025-09-30
Eneritz Artetxe Eizagirre - Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kidea 2025-09-18
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-17
Erredakzioa