Iaz arrakasta handia izan zuen 2025-09-29

Baxe Nafarroako Kopla Topelketa urriaren 25ean Amendüzeko Eiheran

Baxe Nafarroako Kopla Topelketa urriaren 25ean Amendüzeko Eiheran
Hamar bertsolari ariko dira kantuan.

Jexux Mari irazu

Baxe Nafarroako Kopla Topelketaren bigarren edizioa antolatu dute urriaren 25ean Amundüzeko Eiheran. Topaketa eta txapelketa kontzeptuak biltzeko ideiatik dator Topelketa izena, eta Zarauzko kopla txapelketa musikatuen ohiko formatua du oinarrian. Hamar bertsolari ariko dira kantuan: Battitt Crouspeyre, Gus Elizondo, Nahia Etxeberri-Lopepe, Elixabet Etxandi, Peio Minhondo, Jean-Marie Oillarburu, Pettan Prebende, Bittor Thikoipe eta Oier Urreizti. Aurkezle lanetan, Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy arituko dira. Epaile lanak publikoak egingo ditu.

Iaz arrakasta handia eta publiko berria erakarri zuen
Kopla Topelketa esperimentu gisa antolatu zuten iaz, beste lekuetako esperientziak ikusita. Elixabet Etxandik irabazi zuen lehen edizioa. Kopla Topelketak Zarauzko Kopla Txapelketaren eredua dago oinarrian. Formatu horretatik abiatuta, 13 bertsolari kantuan bildu zituen ekitaldiak eta publiko berria erakartzea ere lortu zuen ekitaldiak.

Plaza eskaintzea ere helburu
Kopla Topelketak Baxe Nafarroako bertsolariei plaza eskaintzea ere badu helburu. Hala adierazi zuen Bittor Thikoipe antolakuntza taldeko kideak iaz.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu