Julio Soto Ezkurdia - Nafarroako Txapelketa 2025-10-14
Julio Soto Ezkurdiak 20. urtea du Nafarroako Txapelketan eta lehen faseko saioa irabazita ekin dio aurtengo edizioari. Hasierako kezka horrekin joan zen Mutiloara baina bere burua eroso eta ondo somatu zuen bertsotan. Aitortu du plazako moldean aritu zela batez ere eta asebeteta gelditu zen emaitzarekin.
Areto betea eta giro beroa
Mutiloako kultur etxea jendez lepo bete zen eta bertsotarako oso giro ona somatu zuen Sotok. Publikoa ere bero. Bertsokideen artean ez zuen aparteko tentsiorik somatu eta horrek saioari lagundu egin ziola uste du.
Aldaketen aurrean berkokatzea
Txapelketako helburuez galdetuta, Julio Sotok adierazi du txapelketek beti eskatzen dutela halako berkokatze bat. Eta oraingoan, bereziki sentitu du hori azken urteetan aldaketa handiak gertatu direlako munduan eta Euskal Herrian. Sotok aitortu plazan ere berkokatze lan bat egiten ari dela bertsotan eta txapelketan ere lan hori eta berkokapen hori izan duela oinarri. Hortik ariko dela bertsotan eta hor asmatzea jarri du helburutzat, emaitza jakinez harago.
Motibazioa ere landu egiten da
Julio Sotok 20 urteko bide oparoa darama Nafarroako Txapelketan, 18 urteko gaztea zela hasita. 11 finaletan kantatu du eta sei txapel irabazi ditu. Bide hori eginda txapelketa berri batera joateko motibazioa nondik datorren galdetuta, aitortu denborarekin aldatu egiten direla gaztetako grina eta ilusioa, eta motibazio hori ere landu egin behar dela. Bere aurtengo ilusioa bere berkokatze ariketa hori txapelketan erakutsi ahal izatea du.
Nafarroarena, pizgarri
Aurtengo finala Nafarroarenan izango da eta hori Sotok aitortu du hori ere pizgarri dela: «Joanesek han kantatu du baina gehienok ez, eta Nafarroarenak ilusio berezia egiten du bai». Garbi utzi ordea, horretarako finalera sailkatu behar dela eta lan asko dagoela bidean.
Finalerdietako saioa Leitzan izango du Julio Sotok eta Nafarroako Txapelketan lehenengo aldiz kantatuko du herri horretan. Ilusio berezia du Leitzarako eta hor jarrita dauka burua.
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-10-02