Bizkaiko bertsolari txapelketa - finalaurrekoetako fasea 2025-10-29

Abadiñon bigarren finalaurrekoen igandean

Abadiñon bigarren finalaurrekoen igandean

Erredakzioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da domekan Abadiñon. Probalekuan da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
    Enare Muniategi Etxabe
    Gorka Pagonabarraga Agorria
    Maite Sarasola Isazelaia
    Txaber Altube Sarrionandia
    Unai Mendiburu Valor

Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarra, aurreko finalistak izaki, fase honetan sartuko dira txapelketan. Maite Sarasola eta Enare Muniategik lehenengoz kantatuko dute finalaurrekoetan. Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Probalekuko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza