Urriaren 2tik aste honetara bitartean, 60.000 sarrera izan ditu Bertsoa.com plaza digitalak. 14.000 erabiltzaile ezberdin sartu dira. Eta 20.000 lagunetik gora jarraitu dute zuzenean.Google analytis-en datuak dira. Finalerako zuzenekoak diseinu berria izango du eta webgunearen erdi-erdian egongo da ikusgai, Bertsoa.com-era sartu hutsean ikusgai, inon klikatu beharrik gabe
Bertsoa.com-ek Txapelketa Nagusia oso-osorik jarraitu du, eta saio bat ez beste guztiak zuzenean eman ditu. Lehen aldia da komunikabide batek Txapelketa Nagusia bat osorik ikusentzunezko formatoan eman eta interneten jartzen duena, eta bertsozaleen erantzuna ere halakoa izan da. Bi hilabetean 60.000 sarrera izan ditu Bertsoa.com-ek eta 14.000 erabiltzaile ezberdin sartu dira Bertso Plaza digitalean. Zuzeneko emankizunei dagokionez, 15.000 erabiltzailek baliatu du aukera hori. Taldean ikusiak ez dira estatistika horietan konputatzen, beraz, kopurua dezentez altuagoa da.
Saioz saio, Iruñea eta Donostiako finalaurreek izan jarraipen handiena, 2.850 eta 2600 sarrera izan ziren Plaza Digitalera. 1.200 sarrera pasa izan zuzenean ikusteko atalean. Bataz beste, bi ikusle egon baziren ere, atera kontuak. Hauek guztiak
Google Analytic estatistika zerbitzuaren datuak dira.